Niri buruz

Txartelak320Nire izena Ainhoa da eta 20 urtez informatika aholkularitza enpresa baten lanean ibili ondoren, 2016an krisiak beste asko bezala langabezian utzi ninduen. Egoera honek ez zuen lortu lur jota uztea, guztiz kontrako eragina izan zuen, ordurarteko 20 urte hoietan ikasitako guztia aprobetxatzea pentsatu nuen eta beste hainbat ataletan formakuntza egiten hasi nintzen.


"Jabeen ustiategien eta elkarkidegoen kudeaketa" kurtsoa egin nuen zerbitzu hau eman ahal izateko eta 2018ko urtarrilean hasi nintzan ofizialki proiektu berri honekin lanean.

Lehen hilabete hauek oso aberasgarriak izaten ari dira. Bezeroekin harremana oso gertukoa da, funtzezkoa komunikazioa zuzena eta azken batean lan bateratuaren emaitza arrakastatsua izan dadin. 

“ Nire helburua nire bezeroak nire lanarekiko konfidantza osoa izatea da, horretarako gertutasuna, komunikazio zuzena, gardentasuna eta kudeaketaren eraginkortasuna nire oinarrizko balioak izango dira."